
Udalaren kirol eta kultur ikastaroetan izena emateko epea uztailaren 15ean, astelehena, irekiko da
Datorren astelehenean, uztailak 15, irekiko da udalaren 2024-2025 kirol- eta - kultur ikastaroetan izena emateko epea.
Interesa duten pertsonak Gueñesko web orriko atal honen bidez sartu ahal izango dira: https://kirolikastarogune.guenes.eus/cursos-municipales/ eta bertan modalitateak, ordutegiak eta prezioak kontsultatu ahal izango dituzte. Izena emateko epea irailaren 8an amaituko da.
2024-2025 ikasturte berri honetarako plaza-kopurua handitu egin da gehien eskatzen diren modalitateetan. Horrela igeriketan eskaintza handitu egin da, bi talde berrirekin, bat ostiraletan 1 eta 2 igeriketa taldeentzat, eta bestea 4. eta 5. mailetarako, astelehen eta asteazkenetan. Pilates ikastaroei dagokienez talde berri bat jarriko da abian Zaramillon, hau da, La Quadran, Sodupen eta Gueñesen diziplina horren eskaintzarekin bat eginda. Joskintza eta Hipopresiboen ikastaroetan ere plaza kopurua handitu da goizeko ordutegian talde berri bat irekita. Beste alde batetik, sukaldaritza ikastaroaren eskaintza bi taldetik hirura zabaldu da, eta bakoitzak 8 plaza eskainiko ditu.
Horrez gain, kultura-arloko ikastaroetako gainerako diziplinak eskaintzen dira: haurrentzako eta helduentzako pintura-ikastaroak, eskulanak, jantzigintza, altzarien zaharberritzea, sukaldaritza, solfeoa, gitarra, akordeoia eta pianoa. Kirol-modalitateen aukeraren barruan mantentze-gimnasia, combofita, helduentzako zumba, pilatesa, tenisa, taichia, igeriketa, uretako gimnasia, padela, spinninga, aquaerobica, multikirola, hipopresiboak eta strechinga, HITS eta ABSa, gimnasia erritmikoa eta areto-dantzak daude.
Udal ikastaroak urriaren 1ean, asteartea, hasiko dira. Plazak aldez aurretik esleituko dira, irailaren 9tik 12ra bitartean, eta plazak baino eskatzaile gehiago egonez gero zozketa egingo da irailaren 13an, ostirala.
Lehen argitalpena irailaren 23an egingo da Gueñesko web orrian, izena emateko epearen barruan onartutakoekin. Eta bigarren argitalpenean, irailaren 27an, izena emateko epea amaitu ondoren onartutako pertsonen zerrenda argitaratuko da.
