Skip to content

Osasun-larrialdia amaitu ondoren kirol eta kultura instalazioetan aplikatu beharreko araudi berria

Bilakaera epidemiologiko positiboari esker, Lehendakariaren Dekretu bidez amaitu da Osasun Larrialdia. Hala ere, urriaren 7tik, ostegunetik, prebentzio-neurri berriak jartzen dira martxan, osasun-krisia amaitu ez delako.

Neurri berri horien arabera, Güeñesko Udalak araudi berri bat ezarri du kirolinstalazioak erabiltzeko eta udal-ikastaroak garatzeko.

Urriaren 7tik aurrera aplikatu beharreko neurri berriak:

  • Ez da beharrezkoa online erreserba egitea gimnasioa eta igerilekua erabiltzeko.
  • Igerilekua eta gimnasioa erabiltzeko ordutegi-murrizketak ezabatzen dira; pertsona bakoitzak ordu finkorik gabe eta behar duen denbora erabiliko du.
  • Gimnasioko aldagelen erabilera irekitzen da.
  • Udal ikastaroen edukiera pandemiaren aurretik finkatutako plaza kopurura zabalduko da pixkanaka.
  • MASKARILLAREN ERABILERA BEHARREZKOA DA oraindik barruko espazioetan. Kanpoaldean, erabilera ez da nahitaezkoa izango segurtasundistantziari eutsi ahal zaionean.
  • Kirol eta kultura instalazioetan ez da gorputz tenperaturarik hartzen.
  • Instalazioetan sartzean gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta gimnasioan makinak garbitzea gomendatzen da.
  • Santxosoloko aterpetxea ezin izango da alokatu oraingoz, bertako espazio bat beste erabilera baterako lagata baitago.
Back To Top