Skip to content

Europar Batasunaren Covid ziurtagiri digitala eskatzea

Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretua betez, zeinaren bidez Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria eskatzen duten establezimenduak, ekitaldiak, jarduerak eta tokiak zabaltzen baitira. Ziurtagiri horiek Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarri ziren. Dekretu horren arabera, gaurtik, asteazkena, 2021eko abenduaren 15etik, 12 urte edo gehiagoko pertsonek Covid ziurtagiri digitala aurkeztu beharko dute honako instalazio eta jarduera hauetara sartzeko:

  • Kirolgune.
  • Udal Kiroldegia.
  • Kirol- eta kultura-arloko udal-ikastaroak.
  • Gabonetarako antolatutako eta programatutako jarduerak.

Era berean, gogorarazi nahi dugu garrantzitsua eta beharrezkoa dela orain arte egin diren Covid-aren prebentzio-neurriak garatzea eta aplikatzea, hala nola:

  • Maskara erabiltzea.
  • Pertsonen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izatea.
  • Eskuen higiene egokia.
  • Barruko espazioak aireztatzea.
  • Pertsonen pilaketak saihestea.
Back To Top