
Güeñesek Mugiment Kirol txartela programarekin bat egin du
Gaurtik aurrera, Güeñes Mugiment Kirol Txartela programari atxikita egongo da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundiek bultzatu dutena.Txartel hori, Güeñesko Udal Kirol Zerbitzuko abonatuei Euskal Autonomia Erkidego osoko kirol instalazioetara sartzeko aukera ematen dien txartel birtuala da.
Ekimen honen bidez, herritarrentzako kirol instalazio eta praktika gehiago eskaini nahi dira. Era berean, Güeñesek Mugiment Kirol Txartela programari atxikitako gainerako erabiltzaileei eskainiko die bere instalazioak, gutxien eskatzen diren ordutegi-tarteetan.
Txartela doakoa da, eta Güeñesen kasuan erabili ahal izateko, Sodupeko Kirolgunean abonatuta egon behar da, eta, oro har, beste udalerri batzuetan, dagozkien udal kirol zerbitzuetan. Masifikazioak saihesteko, ekimen honi atxikitako udalerri bakoitzak zerbitzu mankomunatuetara sartzeko ordutegiak muga ditzake. Gueñesera datozenek instalazioko igerilekuetan eta gimnasioan sartzeko aukera izando dute astelehenetik ostiralera 14:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 22:00etara. Beste udalerri batzuetako zerbitzuak behar izanez gero, bakoitzaren instalazioetan kontusltatu ahal izango dira. Kirol Txartela erabiltzeko Mugiment Kirol txartela gailu mugikorrean instalatu behar da, erregistratu eta NANarekin batera txartel digitala erakutsi behar da kirol-instalaziora sartzean.
Programari buruzko informazio guztia https://kiroltxartela.eus webgunean kontsulta daiteke.
