
Berriz irekiko dute Santxosoloko Udal-Aterpetxea
Ekainaren 4an berriz ere irekiko dituzte Santxosoloko udal-aterpetxearen ateak, eta instalazioak zaharberritu ostean egingo dute. Covid-19aren pandemiaren ondorioz instalazioak itxita egon direnez, udalak denbora hori aprobetxatu du espazioa eta gelak berriz egokitzeko. Hori dela eta, orain, erreserben egutegia berriz ere egongo da irekita instalazioak alokatu nahi dituztenentzat.
Informazio gehiago hemen: https://kirolikastarogune.guenes.eus/santxosolo-aterpea/?lang=eus
Bestalde, harremanetan jartzeko idatzi kirolgune@guenes.eus helbide elektronikora edo deitu 94.669.25.73 telefono-zenbakira astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara, larunbat eta igandeetan 09:00etatik 14:00etara eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara
