
Udalaren kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko epea uztailaren 20tik irailaren 11ra bitartean egongo da irekita
Bihartik aurrera, asteazkena eta uztailaren 20a, irekiko da udalaren kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko epea, eta irailaren 11ra arte egongo da irekita.
Interesdunek Gueñesko webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena edo modalitateak kontsultatu, bai eta ordutegiak eta prezioak ere. Honako atal honetan egin ahal izango dute: Udal-ikastaroak – Kirolikastarogune (guenes.eus)
Honako diziplina hauek eskainiko dira 2022-2023 udal-ikasturtean zehar:
- KULTURA-JARDUERAK: Berri gisa nabarmendu behar dira lehenengo hiruhilekoan emango den sukaldaritza-ikastaroa eta helduentzako pintura-ikastaro berria Sodupen. Horrez gain, diziplina hauek eskainiko dira: haur eta helduentzako pintura, eskulanak, jantzigintza, altzariak konpontzea, musika-lengoaia (solfeoa), piano-musika, akordeoi-musika eta gitarra-musika.
- KIROL-JARDUERAK Edizio honetan, berri gisa, pilates ikastaroak eskainiko dira Zaramillon, multikirolak Gueñesen eta taekwondo talde berria Gueñesen, adinen arabera banatzeko. Horiez gain, honako hauek gehitu behar dira: mantentzeko gimnasia, aerobika, haurrentzako eta helduentzako zumba, pilatesa, taekwondoa, tenisa, tai ji, haurrentzako eta helduentzako igeriketa, ur-gimnasia , aquaerobika, padela, spinninga, hipopresiboak eta luzaketak, HITS + ABS, gimnasia erritmikoa eta areto-dantzak.
Udal-ikastaroak urriaren 3an hasiko dira, astelehena. Aldez aurretik, irailaren 12tik 15era adjudikatuko dira plazak, eta eskatzaileen kopurua plazena baino ugariagoa bada, zozketa egingo da irailaren 16an, ostirala. Lehenengo argitalpena irailaren 26an egingo da Gueñesko webgunean, eta izena emateko epean onartutako pertsonen izenak jasoko dira bertan. Zerrenda berriz argitaratuko da irailaren 30ean, izena emateko epearen ostean onartu diren pertsonen izenekin.
