Skip to content

Udalaren kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko epea irailaren 11n amaituko da

Udalaren kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko epea irailaren 11n amaituko da. Egun horretatik aurrera ematen diren eskabideak epe barruan eta, kasu honetan, iritsi ahala emandako inskripzioak bete ondoren geratzen diren plaza libreetarako gordeko dira.

Interesdunek Gueñesko webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena edo modalitateak kontsultatu, bai eta ordutegiak eta prezioak ere. Honako atal honetan egin ahal izango dute: Udal-ikastaroak – Kirolikastarogune (guenes.eus)  

Honako diziplina hauek eskainiko dira 2022-2023 udal-ikasturtean zehar:

    • KULTURA-JARDUERAK: Berri gisa nabarmendu behar dira lehenengo hiruhilekoan emango den sukaldaritza-ikastaroa eta helduentzako pintura-ikastaro berria Sodupen. Horrez gain, diziplina hauek eskainiko dira: haur eta helduentzako pintura, eskulanak, jantzigintza, altzariak konpontzea, musika-lengoaia (solfeoa), piano-musika, akordeoi-musika eta gitarra-musika.
    • KIROL-JARDUERAK Edizio honetan, berri gisa, pilates ikastaroak eskainiko dira Zaramillon, multikirolak Gueñesen eta taekwondo talde berria Gueñesen, adinen arabera banatzeko. Horiez gain, honako hauek gehitu behar dira: mantentzeko gimnasia, aerobika, haurrentzako eta helduentzako zumba, pilatesa, taekwondoa, tenisa, tai ji, haurrentzako eta helduentzako igeriketa, ur-gimnasia , aquaerobika, padela, spinninga, hipopresiboak eta luzaketak, HITS + ABS, gimnasia erritmikoa eta areto-dantzak.

Udal-ikastaroak urriaren 3an hasiko dira, astelehena. Aldez aurretik, irailaren 12tik 15era adjudikatuko dira plazak, eta eskatzaileen kopurua plazena baino ugariagoa bada, zozketa egingo da irailaren 16an, ostirala.

Lehenengo argitalpena irailaren 26an egingo da Gueñesko webgunean, eta izena emateko epean onartutako pertsonen izenak jasoko dira bertan. Zerrenda berriz argitaratuko da irailaren 30ean, izena emateko epearen ostean onartu diren pertsonen izenekin.

Back To Top