
2022-2023 Udal-Ikastaroetan onartutako pertsonen zerrendak argitaratuko dira
Behin bukatuta Gueñesko Udalak 2022-2023 ikasturterako eskaintzen dituen udalikastaroetan izena emateko epea, eta eskainitako plazak baino izen-emate gehiago egon denez, joan den irailaren 16an, ostiralean, zozketa egin zen epearen barruan izena eman zutenen artean.
Datorren astelehenean, irailak 26, zozketako emaitzen berri eman eta plaza eskuratu dutenen lehenengo zerrenda bat argitaratuko da. Zerrenda Gueñesko Udalaren webgunean egongo da eskuragarri, Kirolikastarogune atalean: (https://kirolikastarogune.guenes.eus/). Zerrendan sartuko dira itxaronzerrendan geratu diren eta bigarren aukera bat hautatu duten pertsonen adjudikazioak.
Plaza eskuratu duten pertsonak plaza hori berresten edo ukatzen dutenean zerrendak eguneratuko dira eta plazaren bat hutsik geratu bada, zerrendan sartuko dira epez kanpo egindako izen-emateak. Zerrenda eguneratu hori irailaren 30ean, ostiralean, argitaratuko da.
