Skip to content

Kirolguneko gimnasioa behin-behinean itxiko da makinak aldatzeko

Kirolgunera harpidetuta dauden pertsona guztiei jakinarazten zaie gimnasioa itxita egongo dela apirileko azken bi asteetan, zehazki, apirilaren 17tik, astelehena, apirilaren 30era, igandea. Makina guztiak aldatzeko eta gimnasioa osorik berrantolatzeko itxiko da.

Apirilaren 15ean kobratuko da kuota, baina, ondoren, dagokien denboraren zati proportzionala itzuliko zaie instalazioak ixteagatik kaltetuak izan diren pertsona guztiei.

Urteko abonuak, gymplus eta super KGT dituzten KirolGuneko erabiltzaileei gomendatzen zaie Kiroltxartela zerbitzuan alta eman dezaten, gimnasioa itxita dagoen bitartean zerbitzu hori eskaintzen duten sareko beste instalazio batzuetara joateko aukera izan dezaten.

Back To Top