Skip to content

Oharra : Kirolguneko tarifa berriak

Kirolguneko tarifa berriak

Urtarrilaren 1etik aurrera martxan jarriko dira kirolguneko tarifa berriak.

Tarifak murriztu egin dira erabiltzaile gehiagora iristeko moduan egon daitezen.

Aldaketarik nagusiena tarifa kopuruan ematen da. Bi tarifetara murriztu egin da eskaintza, gimnasiorako eta igerilekuetarako alegia. Biek ere, aurreko urteetako abonuak baino merkeagoak izango direla gogoratu behar da. Udako igerilekurako hiru hilean behingo abonua mantenduko da eta gimnasioko abonu bat sartuko da hilero.

Aipatutako murrizketa honek, zerbitzu osagarriekiko bereizketa suposatuko du. Horrela, nahi den abonamendua aukeratzea errazten da eta ekipamenduaren kudeaketa hobetzen da

Neurri horrek, baliabide gutxiago dituzten pertsonentzako hobariekin batera, kirol-jardueraren bidez osasunaren zaintzarako sarbide unibertsala ahalbidetzeko helburua bultzatuko du.

Hiruhileko abonua desagertu egin denez, erabiltzaileek jakinarazpen bat jaso dute kiolgunetik, euren nahietara egokitzen den abonu berria kontratzeko.

Hiru hilean behin egin ohi zuten erabiltzaileei urteko kuotaren ordainketaren eragina arintzeko, ordainketa hiru epemugatan egin daiteke: urtarrilean, martxoan eta maiatzean, eta eskatzen duten pertsona guztiei aplikatuko zaie.

Back To Top