Skip to content

Sodupeko padel-pista estaltzeko lanen hasiera

Datorren urriaren 3an, astelehenean, Sodupeko padel-pista estaltzeko lanak hasiko dira.

Hori dela eta, egun horretatik eta hirigintza-jarduketa hori bukatu arte, ezingo da autoa utzi aipatutako padel-pistaren alboan dauden lineako aparkalekuetan.

Jarduketa honen eraginez, urriaren 10ean, astelehenean, goiz osoan zehar ezingo da autorik sartu Paduratik Mendi Onara.

Horrekin batera, aipatutako lanen ondorioz padel-pista erabili ezin den bitartean, padel-ikastaroak eta pista alokatzeko aukera bertan behera geratuko dira.

Kirol-instalazioa erabiltzeko prest dagoenean berriz jarriko dira martxan ikastaroak eta alokairuak.

Barkatu hirigintza-jarduketa honek eragin ditzakeen eragozpenak.

Back To Top