Skip to content

Udako Igerilekua irekiko da

Asteazkenean, ekainaren 15ean, udako kanpoko igerilekua irekiko da, eta irailaren 15era arte, osteguna, egongo da irekita. Instalazioak hiru hilabetez egongo dira irekita astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara, etenik gabe. Aurreko urteetan bezala, sartzeko eta instalazioak erabiltzeko sarrera-modalitate ezberdinak egongo dira:

• 18 URTETIK BEHERAKOAK:

o Banakako sarrera: 3,40 € – Gazte Txartelarekin: 2,70 €

o 10 sarrerako bonua: 22,40 €

o Udako hiruhilekoko KGT abonua: 33,50 € – Gazte Txartelarekin: 26,90 €

• 18 URTETIK GORAKOAK:

o Banakako sarrera: 4,50 € – Gazte Txartelarekin: 3,60 €

o 10 sarrerako bonua: 33,50 €

o Udako hiruhilekoko KGT abonua: 39,20 € – Gazte Txartelarekin: 31,30 €

UDAKO HIRUHILEKOKO KGT FAMILIA-ABONUA: 67,10 €

Abonua online kudeatu daiteke esteka honetatik: KirolGüne abonuen inprimakia – Kirolikastarogune (guenes.eus) Igerilekuen instalazioak udan erabiltzeko orduan kontuan hartu behar diren segurtasun- eta higiene-neurri batzuk gogoratu nahi dizkizuegu:

  • Sorosleen jarraibideak bete, eta esparruko arauak errespetatu.
  • 10 urtetik beherako haurrek heldu bat izan behar dute lagun igerilekuan.
  • Ezin da ortozik ibili sarrera nagusiaren eta aldagelaren eremuetan.
  • Ez sartu aldageletara zapata barik edo gorputza bustita. Horrela, irrist egitea saihestuko dugu.
  • Igerilekuetara sartu aurretik dutxatzea gomendatzen da.
  • Uretan derrigorrez erabili behar da bainatzeko txanoa.
  • Bainatzeko eremuan txankletak erabiltzea gomendatzen da.
  • Ezin da bainatzeko eremura sartu kaleko arroparekin eta zapatekin.
  • Ezin da bainatzeko eremuan jan, edan edo erre.
Back To Top